Chroma Estudioa

Chroma Estudioa Tolosan (Euskal Herria) kokatua, Chroma marka estrategia eta diseinuaren arloan lan egiten duen prisma kreatiboa da. Si tienes una idea..

Identitate koherenteak eraikitzearen bitartez, marken baloreak indartu eta erabiltzaileentzat esperientziak sortzen ditugu. Estudio kreatiboa | Estudio creativo

Tolosan kokatutako diseinu grafiko eta webean aritzen den estudio kreatiboa gar. Adituak gara markak (eta eurentzako edukia) sortzen eta gestionatzen; beti ere marketing estrategiak jarraituta eta branding-a erremintatzat hartuta. Ideiare

n bat izanez gero, jarri gurekin kontaktuan! Somos un estudio de diseño gráfico/web situado en Tolosa. Somos especialistas en diseñar y gestionar marcas (y su contenido) siguiendo estrategias de marketing y utilizando el branding como herramienta. contáctanos y colaboraremos!

 -en “Kilima”-rekin gure erronka publiko gazteago bat erakartzen lagunduko duen identitate bisual berri bat garatzea iza...
19/11/2025

-en “Kilima”-rekin gure erronka publiko gazteago bat erakartzen lagunduko duen identitate bisual berri bat garatzea izan da: protokolorik eta formalismorik gabe ardoaz gozatzen duena, kopa bakoitzean benetakotasuna bilatzen duena eta edaten duenaren atzean dagoen historia baloratzen duena. Haiekin konektatzeko, ardo-etiketa honen diseinuak esentzia horren isla izan behar zuen: dotorea, ausarta eta nortasun propioa duena.

“Terroir bera, ikuspegi berria”: ardo komertzialen estetika tradizionaletik aldendu nahi izan dugu, izaera duen eta ardo...
19/11/2025

“Terroir bera, ikuspegi berria”: ardo komertzialen estetika tradizionaletik aldendu nahi izan dugu, izaera duen eta ardozaleen belaunaldi berri baten hizkuntza hitz egiten duen irudi fresko bat sortzeko. Kontua ez da botila bat saltzea bakarrik, baizik eta jakin-mina, emozioa eta zerbait desberdina probatzeko gogoa pizten duen istorio bat kontatzea.

Aiako  -en ardo berri honen identitatearen ardatza da antzinako elaborazioa (gazteleraz “elaboración ancestral”) lantzek...
19/11/2025

Aiako -en ardo berri honen identitatearen ardatza da antzinako elaborazioa (gazteleraz “elaboración ancestral”) lantzeko erabiltzen den naturaltasuna, soiltasuna eta zintzotasuna transmititzea, eta jarrera bizia, gertukoa eta konbentzionalismorik gabekoa islatzea. Botilaren etiketatik abiatuta, sistema garbia, dotorea eta kontrasteekin jolasten duena landu da.

Logotipo berria -en produktuen beharretara egokitzeko sortu da: 3 lerro-altueratan modulatu eta molda daiteke, produktu-...
26/09/2025

Logotipo berria -en produktuen beharretara egokitzeko sortu da: 3 lerro-altueratan modulatu eta molda daiteke, produktu-familia guztietan ikusgarritasun optimoa bermatuz. Horrez gain, marka urdin korporatibo berritu batekin definitu da, produktu sorta zabala irudi bakar eta koherente batean integratzeko helburuarekin.

Guztiak batera, markaren estrategiarekin lerrokatua dagoen sistema bisual sendoago eta bateratuago bat osatzen dute.

Adunan kokatutako  enpresa erreferentea da Europa mailan altuerako lanen sektorean. Bere misioa argia da: segurtasuna, k...
26/09/2025

Adunan kokatutako enpresa erreferentea da Europa mailan altuerako lanen sektorean. Bere misioa argia da: segurtasuna, kalitatea eta iraunkortasuna bermatzen dituzten soluzioak diseinatu eta fabrikatzea. Identitate berri honekin, markak bere balio nagusiak modu koherente eta zuzenagoan islatzen ditu: konpromisoa, fidagarritasuna eta segurtasuna.

“Elevated Safety” kontzeptua marka osoaren ardatz nagusi bihurtu da, lengoaia bisual berriarekin erabat lerrokatuta.

Estrategia de marca y diseño de identidad visual para , referencia a nivel de Europa en soluciones de seguridad para tra...
26/09/2025

Estrategia de marca y diseño de identidad visual para , referencia a nivel de Europa en soluciones de seguridad para trabajos en altura. Partimos de la redefinición de su posicionamiento, lo que permitió diseñar un nuevo sistema visual más limpio, más coherente y mejor adaptado a las necesidades actuales de la marca.

Además de la nueva identidad, también se ha trabajado en el desarrollo y la aplicabilidad de la marca en soportes digitales, de imprenta y en el mismo producto.

Mantala Basque Gastronomy-k euskal gastronomian emakumeek jokatutako papera balioan jarriko zuen liburu bati forma emate...
12/06/2025

Mantala Basque Gastronomy-k euskal gastronomian emakumeek jokatutako papera balioan jarriko zuen liburu bati forma ematea proposatu bezain pronto jakin genuen ez genuela objektu editorial soil bat diseinatuko. Kontakizun bat eraikitzeko momentua zen, izen maskulinoak zituzten chef handiez hain populatutako toki batean. Hortxe erronka: nola diseinatzen da memoria?

“Mamia”-rekin, beti hor egon denaren – baina gutxitan kontatua izan den horren – ondarea jasoko zuen zer edo zer sortzea proposatu genuen: emakumeek sukaldaritzan, landa eremuan, ikerketan edo zerbitzuan egin duten (eta egiten jarraitzen duten) lan isila, etengabea eta eraldatzailea liburu batean irudikatzea. Abiapuntua beraz, argia zen: ahotsak eta aurpegiak.

-

Proiektuaren zuzendaritza: .gastronomy
Arte-zuzendaritza, diseinua, maketazioa eta ilustrazioak: .estudioa
Elkarrizketak eta testuak: Jásminka Romanos
Argazkiak:
Inprimatzea:

Basque Culinary Center, HAZI eta Eusko Jaurlaritzaren Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza sailaren laguntzarekin.

Chroman Mamia-ren arte zuzendaritzaz, diseinuaz, maketazioaz eta ilustrazioez arduratu gara. Baina ondo egiteko, bagenek...
12/06/2025

Chroman Mamia-ren arte zuzendaritzaz, diseinuaz, maketazioaz eta ilustrazioez arduratu gara. Baina ondo egiteko, bagenekien lehendabizi protagonistak entzun, ulertu eta begiratu behar genituela, haien istorioek gidatuko zituztela gure orrialde eta erabaki bisualak.

Jásminka Romanosen eskutik testuak forma hartzen zuen bitartean, Ane Yarza eta Jose A. Lopezen irudiek keinuak, testurak eta begiradak itzultzen zizkiguten. Aldi berean, narratiba bisuala eraikitzen hasiak ginen estudioan, artifiziorik gabea, tipografien, erritmoen eta egitura ezberdinen bidez. Diseinu-elementu bakoitzak, maketazio bakoitzak, arretarik galdu gabe istorioak jarraitzen lagundu behar zuen. Orri bakoitzak, 50 emakumeen mailan egon behar zuen. Eta hori izan zen, gure iparrorratza.

-

Proiektuaren zuzendaritza: .gastronomy
Arte-zuzendaritza, diseinua, maketazioa eta ilustrazioak: .estudioa
Elkarrizketak eta testuak: Jásminka Romanos
Argazkiak:
Inprimatzea:

Basque Culinary Center, HAZI eta Eusko Jaurlaritzaren Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza sailaren laguntzarekin.

Etxetik 10 kilometrora inprimatu dugu Mamia, euskarazko eta gaztelerazko bertsioak dituen 1000 aleko tirada mugatuan. Pa...
12/06/2025

Etxetik 10 kilometrora inprimatu dugu Mamia, euskarazko eta gaztelerazko bertsioak dituen 1000 aleko tirada mugatuan. Paper berziklatua eta begi-bistako koadernaketa suizoa erabili dira, itsasgarri toxikoak saihestuz: diseinua ere zintzoa izatea nahi genuen.

Gaur, Mamia, eskuartean daukagun objektu editoriala da: inprimatu berria den liburu usaina du, baita ondarearena ere. 50 istorio kontatzen ditu, baina beste asko ere ordezkatzen ditu. Artxibo arima, landutako gorputza eta bihotz gastronomikoa dituen liburua.

-

Proiektuaren zuzendaritza: .gastronomy
Arte-zuzendaritza, diseinua, maketazioa eta ilustrazioak: .estudioa
Elkarrizketak eta testuak: Jásminka Romanos
Argazkiak:
Inprimatzea:

Basque Culinary Center, HAZI eta Eusko Jaurlaritzaren Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza sailaren laguntzarekin.

Pasa den urtarrilean, Arakil Fundazioak Eduardo Mocoroa konpositore tolosarra omendu zuen -rekin batera antolatutako kon...
20/05/2025

Pasa den urtarrilean, Arakil Fundazioak Eduardo Mocoroa konpositore tolosarra omendu zuen -rekin batera antolatutako kontzertuan. Emanaldi honetan, Euskadiko Orkestrak tolosar maisuaren errepertoria lehen aldiz interpretatu zuen, eta honez gain, hitzaldi bat ere egin zen Tolosako udaletxean bere figura sakonago aztertu eta belaunaldi berriek Euskal Herriko musika ondarea ezaugutu eta harekin gozatzeko.

Ekitaldi honen irudia lantzeko Matxin Labaien artista tolosarraren obra erabili dugu, bertatik eratorritako irudiak erabiliz aplikazio ezberdinak diseinatzeko.

Omenaldi honen iruditeria sortzeko, Matxin Labaien margolariaren bi lan erabili dira, zeinetan herriko paisaiak islatzen...
20/05/2025

Omenaldi honen iruditeria sortzeko, Matxin Labaien margolariaren bi lan erabili dira, zeinetan herriko paisaiak islatzen diren eta eragin inpresionista nabarmena duten. Bere ekarpena oso garrantzitsua izan zen Tolosan musikaren ikuspegia eta garaiko testuinguru kultura eta soziala ulertzeko.

Proiektu honen karteldegia, eskuorriak, gonbidapenak eta beste aplikazio digitalak diseinatu ditugu.

Dirección

Tolosa
20400

Horario de Apertura

Lunes 08:00 - 18:00
Martes 08:00 - 18:00
Miércoles 08:00 - 17:00
Jueves 08:00 - 18:00
Viernes 08:00 - 14:00

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Chroma Estudioa publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Contacto La Empresa

Enviar un mensaje a Chroma Estudioa:

Compartir